Hedegile kalea (Gasteiz)
Hedegile kalea | |
---|---|
Kokapena | |
Herrialdea | Euskal Herria |
Probintzia | Araba |
Herria | Gasteiz |
Koordenatuak | 42°50′50″N 2°40′24″W / 42.84729826°N 2.67339552°W |
Gasteizko Hedegile kalea Alde Zaharrean dago, mendebaldean. Herri hizkeran Korre izenez ezaguna da, Correria espainierazko izenaren laburduratik datorrena.
Kokapena
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Andre Mari Zuriaren plazan hasten da eta Santo Domigo kalean amaitzen da.
Luzera
[aldatu | aldatu iturburu kodea]575 metro inguruko luzera du. Ezkerreko espaloian 157 zenbaki ditu eta eskuinekoan 120.
Historia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Henrike Knörr eta Elena Martínez de Madina Salazarrek idatzitako “Toponimia de Vitoria I – Gasteizko toponimia I” (Euskaltzaindia, 2009) liburuaren arabera, Gaztelako Alfontso VIII.aren garaian eman zitzaion izena kaleari.
Azpiegiturak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Alde Zaharraren goiko aldera igotzeko bi arrakala automatiko kale honetatik igarotzen dira, Apaizgaitegi zein San Pedro kantoietan.
Eraikinak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Trafikoa
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Kalearen lehen zatia, Andre Mari Zuriaren plazatik Harategien kantoiraino, oinezkoentzakoa den arren ibilgailu ugari ibiltzen da, gehienbat banaketa kamioiak. Bigarren zatia trafikorako irekita dago.
Gasteiztxo tren turistikoa[1] kale honetatik igarotzen da.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ «Vitoria-Gasteizko Udala - Gasteiztxo Tren Turistikoa» www.vitoria-gasteiz.org (Noiz kontsultatua: 2018-07-16).[Betiko hautsitako esteka]